Buletina, 9. alea, 2019ko otsaila
Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa

Nekazari gazteentzako eta modernizaziorako 13,5 milioi bideratu ditu Nafarroako Gobernuak

Ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteak sektorean hasteko laguntzen deialdiak zabalik dira. 10 milioi nekazaritza-ustiapenenetan inbertsioak egiteko zuzenduko dira – horietatik 2 Nafarroako Ubidearen eremuan ureztatze ekipamendurako-, eta beste 3,5 milioi euro nekazaritzan hasten diren gazteak laguntzeko. Nekazaritzaren modernizazioa eta sektorearen gaztetzea xede, Nafarroako Gobernuak %40an indartu ditu deialdi hauek 2016az geroztik.

Laguntza hauek guztiak funtsezkoak dira nekazaritza-sektorea garatzeko: belaunaldiak txandakatzea, nekazaritza giroko ekoizleak mantentzea, populazioa finkatzea, eta lanpostuak sortzea ahalbidetzen baitute. Isabel Elizalde Kontseilariak esandakoaren arabera “agerian geratu da sektorean erritmo inbertsiogilea berreskuratzeko eta gazteak finkatzeko zegoen beharra. Horregatik erabaki genuen laguntza hauek sendotzea”. Laguntzak Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean daude eta Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsarekin (FEADER) batera finantzatzen dira.

Aurtengo modernizaziorako deialdiak hainbat berritasun ditu: gehienez %20 laguntza izango dute abeltzaintza intentsiboko ustiapenak, laguntzen zati handi bat bereganatzen baitzuten instalazio horiek eta Nafar Gobernuaren helburua laguntzak ahalik eta ustiapen gehienetan banatzea baita. Bestalde, lehentasuna emango zaie natura zailtasun handiagoak dituzten eremuetan kokatutako ustiapenei: goi mendietan 20 puntu, mendi eremuetan 16 eta muga natural espezifikoko tokietan 12. Eta aurten lehenengoz, erlezaintza sartu da abeltzaintza estentsiboko baremo berarekin.

Bestetik, gazteentzako laguntzetan, joan den urtean bezala titularra emakumezkoa den kasuetan baremoa handitu egiten da. Eta trebakuntza profesionala egiaztatzeko, INTIAko ikastaroak bakarrik ez, Europako bestelako homologatutako erakundek emandako formakuntza ere aurkeztu daiteke.

Laguntza hauen bitartez 92 gaztek beren proiektuak abiatzeko aukera izango dutela aurre ikusten da. Aurrekontuaren %40 ordaintzeko aukera emango die gazteei eta %30 gainontzekoei. 2020ko eta 2021eko ekitaldien artean jasoko dute laguntza, eta 2020ko irailaren 15a arte gauzatu ahalko dute inbertsioa, epe hau azaroaren 1a arte luzatu ahalko dute, hala ere.

Bideoan aurreko deialdian laguntza jaso duten Carlos eta Andrés Sola senideek beraien esperientzia kontatzen dute.

Informazio gehiago


Hegaztien elektrokuzioak gutxitzeko ikastaroak  antolatu ditu Aquila LIFEk

AQUILA a-LIFE proiektu europarrak eskaintzen ditu ikastaroak, Foru Erkidegoan elektrokuzioak eraginda hiltzen diren hegaztien kopurua gutxitzeko helburuarekin. Nafarroako Gobernuak Bonelli arranoaren babesaren alde lan egiten duen GAN-NIK enpresa publikoaren bidez garatzen du AQUILA a-LIFE proiektua.

Internet bidezko hiru ikastaroz osatuta dago eskaintza formatiboa, espezialistentzat zein interesatuentzat zuzenduta. Hainbat helburu ditu: hegaztientzako konponbide eraginkor bat bilatzea, sare elektrikoan hil ez daitezen; bai eta herritarrak, ingurumen sektorean eta sektore elektrikoan lan egiten duten profesionalak elkarlanean aritzea. Horrela, espezie askoren, haien artean babestuta dagoen Bonelli arranoa esaterako, arazo larrienetako bat konpontzea bilatzen da.

Ikastaroak internet bidez izango dira eta zenbait moduluk osatzen dituzte. Proiektuaren webgunean aurkitu daiteke informazio guztia baita izena emateko formularioa ere. Matrikula dohainik da eta titulu bat eskuratuko da ikastaroa bete ondoren. Urtarrilean hasi ziren ikastaroak eta 2022ra arte izango dira martxan, proiektua bukatu arte. Orain arte 200 pertsonek egin dute kurtsoren bat eta 1.400 inskripzio baino gehiago osatu dira.

Aldi berean, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko departamentuak zaintza eta babes lanetan jarraitzen du, babestutako hegaztiak hiltzen dituen lehenengo kausa baita. Hain zuzen, arriskutsuak diren sareak aztertzen eta konpontzen ari da, enpresa elektrikoekin elkarlanean.

Informazio gehiago


Nafarroako Toki Administrazioaren Erreforma Legea onartu da Parlamentuan

Foru administrazioaren eta tokiko eragileen zein politikarien hiru urteko elkarlanaren ondoren onartu zen gehiengo osoarekin Toki Administrazioaren Erreforma Legea, urtarrilaren 31ko Parlamentuko osoko bilkuran.

Astebete beranduago, otsailaren 7an, Parlamentuan emandako konpromezuari jarraikiz Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Orain Baik eta IE-k testua hobetzeko lege proposamen hobetua aurkeztu dute. Lan baldintzetan emandako hobekuntzari esker Tokiko Administrazioko langile publikoen lan-baldintzak bermatu eta lana babestu egiten da.

Laukoaren gobernu-akordio programatikoan sinatutako giltzarrietako bat da erreforma hau. Lege honen bidez eskumen-esparru berri bat ezartzen da, finantzaketa-eredu berriaren oinarriak jartzen dira eta 12 eskualdetan oinarritutako tokiko mapa berria proposatzen da. Gainera, lurralde-eremuen arteko desoreka murrizten da eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuen estaldura hobetzen da.

Isabel Elizalde sailburuak eragileen arteko elkarlana azpimarratu du eta onarpena mugarritzat jo du, aurreko araudia onartu zenetik 30 urte pasa baitira. Elizalde “harro” agertu da lortutako testuarekin, non NUKFa buru duten tokiko erakundeek, aditu taldeek, langile kolektiboek, sindikatuek eta gobernuko hainbat departamentuk parte hartu duten. Horiei guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie prozesu osoan egindako lanarengatik. Beste alde batetik Legeak Tokiko Erakundeen %62ko babesa jaso zuela ere gogora ekarri du du, NUKFeko batzarrean bozkatu baitzen pasa den ekainean.

Legearen ildo nagusien artean: udalerriak Nafarroako tokiko antolakuntzaren oinarri mantentzen ditu kontzejuen eta udalerrien elkarlana bultzatzen duen bitartean; eskualdeek gutxieneko bost eskumen mantenduko dituzte: gizarte zerbitzuak, uraren hornidura, hondakinen kudeaketa, lurralde antolakuntza eskualde mailan eta zerbitzu administratiboak, udalerriek legeak eskatzen duen biztanle kopuru gutxienekora iristen ez diren kasuetan.

Informazio gehiago


Bertako produktuak eta sasoian sasoikoak kontsumitzearen onurak

Nafarroako Gobernuak Nafarrokoa eta Sasoikoa kanpaina jarri du martxan bertako produktuak eta sasoian sasoikoak kontsumitu daitezen. Bere garaian ekarpen-nutrizionalak hobeto gordetzen dituztela gogorarazten du kanpainak, eta aldi berean, gainera, Nafarroako nekazaritza sektorea babesten laguntzen da, lurraldea eraikiz eta bere paisaia mantenduz.

Sasoiko produktuak jatea ona da osasunerako, ingurumenerako eta patrikarendako. CO2 isuriak gutxitzen laguntzeaz eta lurraren jasangarritasuna babesteaz gain, elikagaiak bere heldutasun une egokienean biltzen dira bidezko prezio baten truke. Beraz, beren kontsumoak tokiko ekonomiari onurak ekartzen dizkio.

Kanpainaren protagonistak hurrengo hauek dira: Marta Pérez, Egozkueko Loperena gaztandegikoa, Jennifer Lalinde, Nafarroako Ospitale Guneko Elikadurako teknikaria eta Koteto Ezkurra erremontista ohia. Nafarroako kultura gastronomikoan eta bertako nekazaritza-sektorean erreferentzia diren hiru produktu kontsumitzera gonbidatzen dute: orburua, txahal haragia eta gazta.

Javier Aldaz Berruezok, Nafarroako Lan eta Osasun publikoko, Osasun Segurtasun, Ingurumen Osasun zerbitzuko zuzendariak gertuko eta sasoiko produktuak kontsumitzearen onurak nabarmendu ditu. "Bere sasoian kontsumituta elikagaiek ekarpen nutrizionalak eta zaporea mantentzen dituzte. Aldi berean, haien kontsumoak gure ingurua mantentzen, aztarna ekologikoa txikitzen eta gure erkidegoko garapenean laguntzen du; Nafarroako landa inguruarentzako ezinbestekoa den lehen sektorea indartzen baita."

Informazio gehiago


Otsaila, hezeguneen garrantzi klimatikoaz gogoratzeko hilabetea

Duela hiru hamarkada baino gehiago urtero ospatzen dugu Hezeguneen Munduko Eguna otsailaren 2an. Hezeguneen alde pausu handia eman zen egun horretan: Ramsarko Hitzarmena (Iran, 1971) sinatzearekin ekosistema garrantzitsu hauen babesa adostu baitzen. Nafarroak urtero hartzen du parte ospakizun honetan, erkidegoak dituen gune baliotsuak ezagutzera emanez eta otsailean ere bisita gidatuen bidez hezeguneak ezagutzera gonbidatuz.

2019ko Hezeguneen Munduko Egunean ekosistema hauek klima aldaketan duten garrantzia nabarmendu da. Hezeguneek ekartzen dituzten onurak ugariak dira: muturreko fenomeno metereologikoen aurkako babesa dira, uholdeak gutxitzen dituzte, lehorteak arintzen dituzte eta karbonoa biltzen dute modu naturalean.

Nafarroan hogei hezegune inguru ditugu eta horietako 6 Natura 2000 Sareko Babes Bereziko Eremu gisa sailkatuta daude. Pitillasko Aintzirak eta Vianako Las Cañas Aintzirak, gainera, Nazioarteko Garrantzia dute.

Zenbait gomendio egiten dizkigute bertako informazio zentroek: inguruak oinez egitea, bertako behatokien bidez hegaztiak ikustea eta haien jarraipenei buruz ikastea, besteak beste. Bisita gidatuak telefonoz erreserbatu daitezke: Las Cañas Aintziran 696 830 898 zenbakira deituz; eta Pitillasen 619 46 34 50 zenbakian.

Informazio gehiago


^