Une honetara heltzeko bidea luzea izan da. Bi urte behar izan ditu Gobernuak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera, erreforma hau gauzatzeko. Prozesua hasiera batetik irekia eta partehartzailea izan da. Prozesu guztian zehar Nafarroako Udal eta Kontzejuen ekarpenak aintzat izan dituzte erreformaren inguruko txosten ezberdinak egiteko orduan. Azken proposamen hau toki erakundeen %62k ekaineko batzarrean babestu zuen.
Honekin guztiarekin batera, erreforma honen bitartez Nafarroako toki administrazioaren modernizazioa eta sendotzea bermatuko da. Mapa berriaren helburu nagusia zerbitzuak, tokiko kudeaketa eta finantzaketa sistema indartzea da.
Ondoko bideoan Toki Administrazioko zuzendari nagusi Xabi Lasak azaltzen duen bezala, hemendik aurrera proiektu honek lurralde-esparruen arteko desorekak murriztuko ditu.
Baxera berrerabilgarriaren arrakastari esker, uda honetan hondakinen prebentzio plana protagonista da Nafarroako hainbat jaietan. Toki entitate eta elkarte aunitzek eskatu baitute baxera hau euren ospakizunetan erabiltzako.
Hondakinak Prebenitzeko Bulegoak eta Nafarroako Hondakinen Patzuergoak sustatutako ekimen hoen bitartez hainbat ekitaldietarako platerak, mahai-tresnak, pitxerrak eta edalontzi berrerabilgarriak eskaintzen dituzte. Ekimen honen bitartez urtero sortutako hondakin kopurua saihestea eta batez ere murriztea dute helburu. Erakunde eta elkarteei proposamen jasangarria helarazi nahi die. Hain ohikoak diren jai giroko momentu hauetan berrerabiltzeko baxera eskuragarri izanez.
Baxera eskuratzeko interesatuek honako atarian OPREC izena emateko aukera izanen dute.
Lan eta gizarteratzean diharduen Varazdin Fundazioak baxeraren bilketa, garbiketa eta abar. kudeatzen ditu.
Ekainean Leitzako Donibane jaietan erabili zuten baxera jasangarri hau lehenengo aldiz. Uztaila eta abuztu bitartean Nafarroako hainbat herrietako ekitaldietan erabili dituzte.
Uda honetan herritarrek hondakinen prebentzioaren alde konpromezu irmoa hartu dute. Baxera berrerabilgarria, ekaina eta iraila bitartean, 13.000 lagunek 28 ekitaldi ezberdinetan erabiliko dute.
Heldu den iraila arte ez da eskuragarri egonen, arrakasta handia dela medio.
Lan honi 2002. urtean ekin zioten. Orduz geroztik, Nafarroako txoko guztietan barna dabiltza antzinako mahasti hauen aniztasunaren bila. Aniztasun hau nekazal tradizioaren eta ondarearen isla da.
Mahastizainen laguntzaz berreskuratutako mahastiak Erribera zein mendialdekoak dira. Gaur egun, mahatsondoen banku honek 65 mota ezberdin gordetzen ditu; hauetariko batzuk orain arte ezezagunak ziren.
Kontserbazio lan garrantzitsu honetaz gain, EVENAREN beste helburuetako bat mahatsondo hauek bere sorlekuetara itzultzea da. Mahastizainek mota hauek berriro ere lantzea, alegia. Ondorengo bideoan, EVENAko José Félix Cibriainek proiektu honen funtsa azalduko du.
Leize, mendi, diapiro, monastegi edota zonalde karstiko bat izan daiteke. Identifikatu egiten ditugu eta aldi berean identifikatzen gaituzte, gure parte dira. Hortan datza gakoa.
Ezpiritua elikatzen duten paisaiak dira batzuk. Aizkolegitik urtaroen aldaketa ikus daiteke. Beste batzuk gure gizartearentzat erreferente bihurtu dira, San Donato, Malloak, Larrako karst pinu beltzak eta abar. Erlijioan edota arkitekturan balio handia duten beste paisaiak; Leireko Monastegia, Eunate...
Beste batzuk, aldiz, geologiarekin zerikusia duten berezitasunei lotuta daude; Olloko Diapiroa,Fiteroko Roskak... Beste batzuk paisaiaren ikusgarritasunarekin lotu ditzakegu; Elomendi, Larhun mendia, Mendaur, Bi Ahizpak, Izaga edota behatokiak Ioar mendian edota Leraten.
Nolanahi ere, paisaia hauek eskaintzen diguten lasaitasuna, zerumugak ... babestea eta partekatzea da honen guztiaren giltzarria. Paisaia hauetan ezagutzen gara, nor garen gogo arazten digute Nafarroan eta hemendik at lurralde erreferenteak baitira.
Nafarroako Gobernuak leku hauek guztiak mugatu ondoren 32 berebiziko paisaien zerrenda ireki bat osatu du. Mugaketa honi esker paisaia hauen babesa eta paisaien baloreen jarraipena bermatuko da. Hortaz, aurrerantzean edozein proiektu sustatzeko aintzat hartu beharko dira, eta gainera, lurraldean zuzenean edo zeharka eragiten duten politika guztietan ere txertatu beharko dira irizpide hauek.
Nafarroako baso ondarearen barne dagoen Sabaizako (Ezprogi) Finka bertako ganadua haztean eredu bihurtu da. Batez ere desagertze arriskuan dagoen nafar behorraren kasuan.
3.400 hektareako finka honetan 230 nafar behor eta pirineotako arrazako 40 txahal aurki ditzakegu.Sabaizan gainera bi arditegi dituzte eta txabola bat Gardalainen.
Isabel Elizalde kontseilariak berriki egindako bisitan bertako ganadua berreskuratzeko proiektu hau irmo defendatu du. Honen harira, lanaren espezializazioan eta kalitatean hobetze aldera inbertsioen beharra azpimarratu du. Lan hauen sustapena Sabaizarekin batera Ingurumen Naturalaren Zerbitzua, GAN-NIK eta INTIA empresa publikoaren esku daude.
Ildo honetan, Elizaldek zuzendutako Departamentuak 2018rako 122.304 € ko inbertsioa aurreikusita du; behi-aziendaren nabea hobetzeko, uraren kudeaketa eta baita landak hobetze aldera. Hau guztia LIFE NADAPTA europar proiektuaren 114.000 €-ko laguntzarekin sustatuko da. Proiektu honen helburua aldaketa klimatikoari egokitzea da. Inbertsioa, batez ere, basogintza eta larreen egokitzapenera zuzenduta dago. Proiektu honek aldaketa klimatikoaren ondorioz azaldu diren baldintza berrietara egokitzea lortu nahi du.